Ordizia Siglo XX-k garaipena lortu zuen Majorin, Urdaibairen aurka jokatutako partidan, eta 38-23 irabazi zion. Joan den asteburukn historia aldatu egin zen, eta partida eroso baten ondoren, talde urdinak garaipenarekin bat egin eta azken bi partidetan erakutsitako joko-maila berretsi zuen
Beste batzuetan ez bezala ordiziarrak gogotsu sartu ziren partiduan eta lehen denbora osoan zehar jokoaren mailari eutsi zion. Tarte horretan bi taldeen arteko aldea nabaritu zen, pixkanaka ordiziarrak aise nagusitu ziren, 15. minutuan emaitza 10-5 zen etxeko taldearen alde, eta atsedenaldian 20-12. Ez zen asko aldatu panorama bigarren zatian, tartea handituz joan zen, 45. minutuan 27-17 eta azken laurdenean 38-23.
Partida ona Majorin jokatutakoa, talde honek igoera lortzeko gai dela argi utzi zuen. Emaitza honekin igoera lortzeko lauko finalean parte hartzea bermatzen da. Era berean, hain ohikoak ez direnak zoriondu behar ditugu, minutu asko izan zuten eta taldearen erritmoari eutsi baizioten garaipen handia lortzeko.+
Emakumezkoen seniorrak 22-14 irabazi zion Egiari Majorin, atsedenaldian jokalari ordiziarren aldeko 13-4ko emaitzarekin. Partida interesgarria ikusi ahal izan genuena. Defentsako lanak erasokorra gainditu zuen eta partidaren amaieran oso ohikoa ez zen markagailura joan ginen.
Ordiziarrek berriro erakutsi zuten eskubaloia dutela edozeini irabazteko, eta kasu honetan garaipen sendo batekin erakutsi zuten. Erasoan gure prestazioak hobetu behar ditugu, defentsakoak oso altuak direla argi geratu da.
Jubeniletan, emakumezkoen taldea Tolosan nagusitu zen argi eta garbi, hiri papergileko talde titularrari aurre eginez. Partida 17-26ko emaitzarekin irabazi zuen, hasiera parekatua eman ondoren ordiziarrek bigarren zatian alde argia ireki zuten markagailuan. Gizonezkoen taldeak ondo hasi zuen Kopako txapelketa, jardunaldiko ezustekoa emateko zorian egon zen, gauzak oso zail jarri zizkion Aloña Mendiri, multzoko talderik indartsuenari, eta azkenean gol batetik galdu zuen, 24-25, Partidan beti garaipena lortzeko borrokan egon zen.
Infantil mailan, bigarren urteko taldeak 22-19 galdu zuen Leizaranen aurka Andoainen. Talde urdiña beti egon zen partida irabazteko lehian, baina azken minutuetan partida joan zitzaion. Azpimarratzekoa da egindako partida, aurkariek aurreko partidan 15 goleko aldearekin irabazi ziguten. Lehen urteko taldeak 21-22 irabazi zion Errenterian Ereintzari, eta partida oso parekatua izan zen, denbora bukatuta penalti bat jaurtita erabaki zena. Emaitza honekin ordiziarrek multzoko lehen postua berretsi dute.