Ordizia SIGLO XX-ren porrota Leizaranen aurkako norgehiagokan, azken emaitza 24-28 izan zen, talde bisitariaren aldekoa. Porrot honekin talde urdina bigarren postutik urrundu da, Leizaranengandik bi puntura jarri da. Bainan jardunaldiko emaitzei esker, talde ordiziarrak lasaitasunez jarraitzen du hirugarren postuan, laugarren sailkatuarekiko lau puntuko aldearekin.
Partida oso parekatua ikusi ahal izan genuen Majorin, atsedenaldira 10na berdinduta iritsi zen markagailuan. Bigarren zatiaren hasieran partidak bide beretik jarraitu zuen, baina 40. eta 45. minutuen artean etxeko taldearen joko txarra eta Leizaranek egoera aprobetxatu zuen markagailuan 3 goletik alde egiteko. Alde horri eusten jakin zuen eta partidaren amaierara iritsi zen.
Ez zuen gaizki jokatu talde urdinak, defentsan lan handia egin baitzuen eta erasoan nahiko ona izan baitzen. Partida parekatu horiek xehetasun txikiek definitzen dituzte, eta hor galtzen edo irabazten dira partidak. Oraingoan talde andoaindarrak asmatu du eta Euskal Ligarako igoera faserako sailkapena ia itxi du.
Senior femeninoak 27-16 irabazi zuen Egiaren aurka. Atsedenaldira talde ordiziarraren aldeko 13-8ko emaitzarekin iritsi zen. Azkenean talde urdinaren potentziala ikusi ahal izan dugu, hasiera-hasieratik jokalari ordiziarrek agintea hartu zuten eta garaipen erosoa lortu zuten.
Defentsan lan bikaina egin zen, 16 gol jaso ziren eta horrela partida errazagoa izan zen. Defentsan lan ona eginez eta erasoan gauza gutxirekin partidak irabaztea lortzen da, baina oraingoan erasoko lan ona gehitu zen eta garaipen erosoa lortu zen. Espero dezagun joko-lerro horri eustea eta taldeak emaitza positiboak lortzen jarraitzea.
Senior mailako bigarren taldearen porrota Donibaneren aurka jokatutako partidan. 29-34 izan zen azken emaitza, atsedenaldian 15-17 baitzen. Ez zuen gaizki jokatu talde urdinak, baina oraindik heldutasuna falta zaio partida zailak lotzeko. Aurrerapena oso nabaria izaten ari da eta laster iritsiko dira emaitza onak.
Jubenil mailan gizonezkoen taldeak 24-36 galdu du Donibaneren aurka. Emakumezkoen taldeak 20-21 irabazi zion Ereintzari eta sailkapeneko lehen postuan mantentzen da, taldea joko ona egiten ari da eta emaitza onak lortzen. Jokalari ordiziarrengandik dena espero daiteke.
Kadete mailan gizonezkoen taldeak irabazi zuen Diputazio Sariaren finaleko joaneko partida, 30-27. Espero dezagun 3 goleko aldea nahikoa izatea taldeak garaipena lortzeko. Emakumezkoen taldeen porrotak, lehen urteko Oiangu, argi eta garbi erori zen Errenterian Ereintzaren aurka, 32-20. Bigarren urteko Enirio kadeteak 26-36 irabazi zuen Leizaranen aurka.
Haur mailan Enirio gailendu zen Oñatin, Aloña Mendi 12-21 mendean hartuta. Oiangu 28-13 erori zen Urolaren aurka eta Ordizia Eskubaloia 17-16 Tolosaren aurka.