ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2024-06-02 KRONIKA

Albistea - 2024-07-29

Emakumeen  senior  talde  urdinak  garaipen  erosoa  lortu  zuen  Legazpin  jokatu  zuen  partiduan,  20-29  izan  zen  azken  emaitza.  Partidak  ez  zuen  zailtasun  handirik  izan  jokalari  ordiziarrentzat,  lehen  zatian  zehar  taldearen  defentsako  lan  onak  atsedenaldira  6  goleko  abantailarekin  iristea  eragin  zuen,  8-14  zen  lehen  zatia  amaitutako  emaitza.
Bigarren  denborak  bide  beretik  jarraitu  zuen,  nahiz  eta  Iñigok  eta  Unaik  zuzendutako  jokalariek  defentsan  zerbait  lasaitu.  Partida  amaieran  9  goleko  abantailarekin  iritsi  zen,  20-29  markagailuak  adierazten  zuen  bezala.  Garaipen  honekin,  taldeak  txapelketako  bigarren  fase  bikaina  itxi  du,  non  8  garaipen,  berdinketa  1  eta  porrot  1  lortu  dituen.  Garaipen  honekin  eta  Ereintzaren  berdinketarekin,  taldea  bere  multzoko  hirugarren  postuan  kokatu  da,  bakarrik.
Lehiaketaren  amaieran  lortutako  sailkapena  oso  garrantzitsua  izan  daiteke  hurrengo  denboraldiari  begira.  Denboraldi  honetan  talde  asko  egon  direnez,  aurreikusten  da  hurrengo  denboraldian  bi  kategoria  egongo  direla,  lehenengo  eta  bigarren  Terrritoriala  Lortutako  sailkapenak  2024-2025  denboraldian  Ordiziako  emakumezko  seniorrak  Lehen  Territorialean  lehiatzea  ekar  dezake.