Ordizia Siglo XX Plater Prestatuak taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Bergaran jokatu zen partidan. Atsedenaldira 10. berdinketarekin iritsi ziren. Partida oso parekatua izan zen, baina 20 minuturen faltan jokalari ordiziarrek 5 gol sartu zituzten, eta azkenean 6gatik irabazi zuten.
Taldeak prestazio-mailari eutsi dio, batez ere defentsari dagokionez. Denboraldi hasieran batez beste 25 gol sartzen ari zen taldea 19 goletan utzi du. Erasoari dagokionez, asmatze-mailari eusten zaio, batez ere defentsan maila altua duen talde baten aurrean.
Garaipen honekin talde urdinak emaitza maila ona mantentzen du denboraldi hasiera honetan. Taulako bigarren postuan jartzen da, lehenengoarekin berdinduta, eta sendotasun sentsazio handia ematen du. Hala eta guztiz ere, jokoaren intentsitatea mantentzen jarraitu behar da, horrela iristen dira emaitzak.
Senior mailako gizonezkoen bigarren taldeak porrota jaso zuen Andoainen, Leizaranen aurka 31-21 galduta. Atsedenaldian taldeak 2 goleko abantaila zuen, 13-15. Bigarren zatiaren hasieran taldea deszentratu egin zen eta 9-1eko partziala hartu zuen. Hortik aurrera taldeak noraezean jarraitu zuen, erasoan batez ere, 6 gol bigarren zatian, eta erraztasun gehiegi eman zituen defentsan.
Jubenil mailan, bigarren urteko emakumezkoen taldeak 21-36 galdu zuen Majorin, Bidasoaren aurka. Partida zaila zen, baina jokalari ordiziarrengandik gehiago espero genuen. Lehen urteko emakumezkoen taldea garaipen estu batekin itzuli zen Arrasatetik, azken markagailuak talde ordiziarraren aldeko 14-15eko emaitza adierazten zuelarik. Atsedenaldian markagailuak 8nako berdinketa adierazten zuen. Gizonezko jubenilak Urolaren aurka galdu zuen berriro, hasieratik Zumarragako taldea markagailuan joan zen eta azkenean 22-31ko emaitzarekin nagusitu zen. Atsedenaldira 11-16ko emaitzarekin iritsi zen.
Emakumezko kadeteak garaipena lortu zuen Bergararen aurka, 40-10 irabazita. Talde ordiziarraren garaipen erosoa, garaipena lortzeko arazorik izan ez zuena. Bigarren garaipena jarraian lortu dute jokalari ordiziarrek, taularen erdialdean kokatuta.
Infantil mailan nesken A Ligako Ordizia Eniriok egin zuen debuta. Txapelketa hasiera ona izan da eta 30-24 nagusitu zaio beti indartsua den Pulpo bati. Urdinak nagusi izan ziren eta garaipena lortu zuten. Nesken B Ligako Ordizia Oiangu taldeak ezer gutxi egin ahal izan zuen Zumaian jokatutako partidan, Pulporen aurka galdu baitzuen argi eta garbi, 34-13 izan zen azken emaitza. Gizonezkoen taldeak Errenterian irabazi zuen, 20-31 Ereintzaren aurka, aurreko neurketan baino sentsazio hobea emanez eta taldearengandik espero denari erantzunez.