Ordizia Siglo XX Plater Prestatuak taldeak Urnietan jokatutako partida galdu zuen, 23-21. Gaizki hasi zen talde ordiziarra, atsedenaldian 7-11 galtzen ari baitzen. Bigarren zatiaren hasieran erreakzionatu zuen taldeak, 50. minutuan 16na berdintzera iritsiz, baina azken minutuetan etxeko taldea suspertu egin zen eta 2 goleko aldeaz irabaztea lortu zuen.
Defentsako lanean talde urdina ondo ibili zen, 23 gol baino ez zituen jaso. Baina hori ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko, jokaldien definizioan ez da asmatzen, eta oraingoan saiatutakoaren % 45 huts egin zen. Taldeak bide onean jarraitzen du, baina ezin da lorik hartu eta erasoan prestazioak hobetu behar dira.
Porrota jaso arren, taldeak bigarren postuan jarraitzen du, liderrarengandik puntu bakarrera. Sailkapena estutu egin da, baina pribilegio-egoera mantentzen da. Emaitzak ikusita, kategoriako taldeen arteko berdintasuna berresten da, eta edonork edozein zelaitan galdu dezakeela.
Senior mailako gizonezkoen bigarren taldearen porrota Hernanira joan zenean, 29-11 galduta. Talde urdinaren lehen denbora ona, lehen 25 minutuetan taldea partidan mantendu zen, 2-3 goleko desabantailekin, itxaropenari eusten ziotelarik. 5 minutu nahikoak izan ziren partida txikitzeko eta atsedenaldira 19-11 aurka iristeko, 7-0eko partzialarekin. Bigarren denboran ez zen aldaketa askorik izan, eta desabantailak gora ez egitea lortu zen.
Jubenil mailan gizonezkoen taldeak bakarrik lortu ahal izan zuen garaipena, 29-33 irabazi zuen Saieko donostiarraren kantxan. Markagailuaren nagusitasuna talde urdinarena izan zen partidan zehar. Partidaren amaieran, jokalari ordiziarrek joko mailari eutsi zioten eta garaipena lortu zuten.
Asteburua ez zen oso ona izan emakumezkoen jubenil taldeentzat, lehen urteko taldeak Munttarpe lezoarraren bisita jaso zuen. 18-23 galdu zuen, atsedenaldian 8-11 baitzen talde bisitariarentzat. Bigarren urteko taldea Oriora joan zen lidergoari bakarrik eusteko itxaropenarekin. 26-22 galdu ondoren lider jarraitzen du, baina Orio eta Astigarragarekin berdinduta.
Ezin izan zen eta emakumezkoen kadete taldeak porrota jaso zuen Majorin, Leizaran izan zen garaipena lortu zuena, 22-24 izan zen azken tanteoa. Partida oso estua izan zen, atsedenaldian markagailuak 11-12 adierazten zuen talde bisitariaren alde. Partida oso orekatua izan zen eta garaipena edonondik erori ahal izan zen, baina talde andoaindarrak lortu zuen.
Infantil mailan emakumezkoen taldeek garaipena lortu zuten, B Ligakoak 17-31 irabazi zion AloƱa Mendiri, talde urdinaren nagusitasun argiko partida batean. A Ligakoak 27-21 irabazi zion Aiala zarauztarrari Majorin, atsedenaldian 6 goleko aldea zuen ordiziarrak.
Gizonezkoen taldeak Urolaren aurka galdu zuen 24-30, partidako azken laurdena erabakigarria izan zen, non talde urdinaren nekea nabaritu zen, 45. minutuan markagailuak 21nako berdinketa adierazten zuen. Emaitza honi Eibarren jokatu den atzeratutako partidua gehitu behar zaio, talde ordiziarraren 20-23ko garaipena ekarri duena eta taularen goiko aldean taldea indartzen duena.