ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2024-12-15 KRONIKA

Albistea - 2024-12-20

Ordizia  Siglo  XX  Plater  Prestatuak-en  garaipena  Majorin  jokatutako  partidan,  Txingudiri  27-24  irabazi  zion.  Zaila  izango  zela  aurreikusten  zen,  talde  ordiziarrak  4  bajarekin  ekin  zion  neurketari  eta  mailako  puntako  taldeetako  bat  hartzen  zuen.  Jokalariak  kontzientziatuta  eta  indartsu  irten  ziren  eta  emaitza  ona  lortu  zuten.
Oso  ondo  hasi  zen  talde  ordiziarra,  20.  minuturako  4  goleko  aldea  baitzuen.  Partida  apurtzeko  gogoak  taldea  nahastu  zuen,  eta  atsedenaldian  irundarrak  ziren  gol  bateko  abantaila  lortu  zutenak,  14-15.  Taldea  bigarren  zatian  buru-belarri  sartu  zen  eta  10  minututan  markagailuari  buelta  eman  zion,  20-18  40.  minutuan.  Hortik  aurrera  taldeak  partida  kudeatu  jakin  zuen  eta  3  goleko  aldearekin  irabazi,  27-24.
Emaitza  honekin  taldea  bigarren  postuan  mantentzen  da  Donibanerekin  berdinduta,  lehengo  postutik  puntu  bakarrera.  Jardunaldi  honetako  garaipena  garrantzitsua  zen,  ez  bakarrik  bajengatik,  datorren  astean  liderrari  egingo  zaio  bisita  eta  garaipena  oso  zaila  izango  da.  Espero  dezagun  taldeak  falta  diren  bi  jokalari  berreskuratzea  eta  partidari  egoera  onean  aurre  egin  ahal  izatea.
Senior  nesken  taldeak  garaipen  garrantzitsua  lortu  zuen  Zumarragan,  Urolaren  aurka  jokatutako  partidan,  29-34.  Lehen  zatian  talde  urdinak  hartu  zuen  agintea  markagailuan,  atsedenaldira  15-18ko  emaitzarekin  helduz.  Bigarren  zatian  partiduak  martxa  berdina  izan  zuen  eta  azkenean  5  goleko  aldea  lortu  zen.
Gizonezkoen  bigarren  senior  taldearen  lehen  garaipena,  oraingo  honetan  Saiekoren  aurka  Majorin  jokatu  zuen  partidan,  26-24  irabazi  zuelarik,  atsedenaldira  11-10  itxaropentsu  iritsi  zen.  Ordiziarrek  partida  ona  jokatu  zuten,  beti  egon  ziren  partida  irabazteko  aukerekin,  eta  6  minuturen  faltan  6  goleko  aldea  izatera  iritsi  ziren.  Kontrarioaren  presioak  eta  talde  urdina  gaztearen  urduritasunak  2  goleko  aldea  utzi  zuten.
Jardunaldi  gorabeheratsua  jubenil  mailan,  gizonezkoen  taldea  25-28  galdu  zuen  Majorin,  partida  oso  parekatu  batean,  non  garaipena  lortzeko  aukerak  izan  zituen  Hondarribiaren  aurka.  Aurkako  taldea  sailkapeneko  bigarren  postuan  dago,  eta  ez  da  inoiz  talde  ordiziarra  baino  gehiago.  Izan  ere,  xehetasun  txikiengatik  ez  du  garaipenik  lortzen  Majorin  talde  ordiziarrak.
Emakumezkoen  taldeek  bata  karezkoa  eta  bestea  hareazkoa  eman  ziguten,  bigarren  urteko  jubenilak  28-25  irabazi  zion  Usurbili  Majorin,  markagailuak  adierazten  duena  baino  partida  erosoagoan.  Lehen  urteko  taldea  22-19  galdu  zuen  Legazpin.  Taldeak  garaipenera  eramango  duen  tekla  aurkitu  gabe  jarraitzen  du  eta  partidak  gutxieneko  distantziekin  galtzeari  uzten  dio.
Emakumezkoen  kadetearen  porrota  Donostiara  egindako  joan-etorrian,  non  14-13  galdu  zuen.  Partida  bitxia  izan  zen,  atsedenaldian  8-3  galtzen  joan  ondoren  partidari  buelta  eman  eta  garaipenetik  gertu  egon  baitzen.  Jokalariek  atezain  gisa  jokatu  behar  izateak  modu  batean  baldintzatzen  du  partiden  martxa.
Infantil  mailan  garaipen  erosoa  lortu  zuen  gizonezkoen  taldeak,  Eibarri  36-19  irabazita.  A  Ligako  emakumezkoek  Usurbilen  galdu  zuten  liderraren  aurka,  32-24  galdu  partidu  on  bat  egin  ondoren.  Bestalde,  B  Ligako  emakumezkoen  taldeak  Majorin  galdu  zuen  Bergararen  aurka,  20-36.