ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2024-12-22 KRONIKA

Albistea - 2024-12-27

Senior  nesken porrota  Majorin  Saiekoren  aurka  jokatutako  partidan,  26-33  izan  zen  azken  markagailua.  Partida  hasieratik  ihes  egin  zuen  talde  donostiarrak,  eta  atsedenaldira  6  goleko  abantailarekin  iritsi  zen,  bigarren  zatian  mantentzen  jakin  zuena.  Porrot  honek  taldearen  bolada  positiboa  etetea  dakar,  bainan  sailkapeneko  hirugarren  postuan  jarraitzen  du.
Emaitza  ahal  zen  neurrian  sartzen  zen,  lehen  sailkatua  hartzen  zen,  honek  azkeneko  ihardunaldia  liderra  garaitu  zuen  eta  sailkapenean  lehenengo  postua  lortu.  Taldeak  sailkapenean  duen  postuari  eusten  dio  eta  egunetik  egunera  geroz  eta  argiago  daude  Euskal  Ligara  igotzeko  eta  kategoriako  titulua  lortzeko  lehian  parte  hartzeko  aukerak.
Leizea  OET  taldeak  garaipen  boladarekin  jarraitzen  du  eta  sailkapeneko  bigarren  postuan  jarraitzen  du.  Oraingoan  Elgoibarren  lortu  zuen  garaipena,  20-28  irabaziz.  Partida  berdinduta  hasi  zen,  atsedenaldira  3  goleko  abantailarekin  iritsiz,  eta  bigarrenean    zatian  8  goleko  aldea  lortu  zuen.  Taldeak  joko  maila  onarekin  jarraitzen  du  eta  espero  zen  ildoan  mantentzen  da.
Kirkil  Ordizia,  emakumezko  kadete  mailakoa,  garaile  izan  zen  Urnietaren  aurka  jokatutako  partidan.  Azken  markagailuak  29-17  adierazten  zuen,  atsedenaldian  11-8ko  markagailuarekin.  Partida  ondo  hasi  zuen  talde  ordiziarrak,  baina  bigarren  zatian  lortu  zuen  bere  nagusitasuna  jokoan.  Emaitza  honekin  taldeak  garaipenaren  berri  izan  du  berriro  eta  porrot  estuen  bolada  utzi  du.
Mutil  infantilen  porrota  Zumaian,  25-5  izan  zen  azken  emaitza.  Partida  honetako  porrota  handia  izan  den  arren  taldearen  bilakaera  ona  ikusten  da,  batez  ere  defentsaren  arloan.  25  gol  bakarrik  jaso  ziren,  Ordizian  jokatutako  partidan  48  jaso  zirenean.  Erasoko  atalean  hobetu  behar  da,  batez  ere  aurrean  defentsa  oso  aurreratuak  ditugunean.